XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaur zortzi, Santa Kutz egunez, bi itzulpen aurkeztu zituen Elkar Argitaletxeak Donostiako Doctor Camino Liburutegian, William Faulkner-en Santutegia eta Gabriel García Márquez-en Jenerala bere laberintoan, lehena Xabier Olarrak eta bigarrena Xabier Mendigurenek itzuliak.

Gauza interesgarriak esan zituzten bi itzultzaileok eta liburu sortaren arduraduna den Xabier Mendiguren Elizegik eta bertaratu zen beste zenbaitek, itzulpenaren zailtasunaz, joeraz, mailaz, egitasmoez eta abarrez.

Solasaldi hura laburbildu nahirik Xabier Mendiguren Bereziartu, García Márquez-en obraren euskaratzailearekin mintzatu da EGUNA.

Hizkuntza eta literaturazko eskizofrenia batean erori nahi ez badugu.

Xabier Mendiguren: Itzultzaileok eta sortzaileek elkar ernaldu beharra dugu M. A.

-EGUNA: Zer eratako zailtasunak izan dituzu Gabriel García Márquezen El general en su laberinto euskaratzean?.

- X. MENDIGUREN: Oro har, edozein literatur obra euskaratzeak sortzen dituenak, hau da, autoreak jatorrizko eleberrian sortu duen munduari zor zaion begirunea hitzetan eta egituratan isladatzeak berekin dituenak.

Itzulpenaren historian zehar, eta Euskal Herriko iragan hurbilari begiratzean, literatura eta beste testu batzuk itzultzean bi joera nagusi izan dira: joera dinamikoa eta joera formalista.

Lehenaren bidetik muturrera joanda G. Mouninek Les belles indidéles izeneko literatur itzulpen birmoldatuak sortu izan dira eta bigarrenaren bidetik, berriz, hitzez hitzezko itzulpen zurrunak (Bibliaren zenbait itzulpen edo Schleiermacher alemaniarra gogora ekarri beharko genituzke).

- E.: Zuk zein bidetatik jo duzu? - X.M.: Nire ustez bi muturrei ihes egin behar zaie, baina autoreak bere jatorrizko bora mamitzeko erabili dituen edukinak eta formak batasun hutsezina eratzen dute eta bere horretan eusten ahalegindu beharra dago.

Aldi berean, hizkuntz garbizalekeriaren Eszilatik ihes eginez mordoilokeriaren Karibdisen erortzea ere ez da komeni eta guzti hau irakurleak (euskaraz jantzia dagoen irakurleak, kasu honetan) gozamenez irakurri behar du itzulpena.

Ikusten denez nahikoa baldintza dira emaitza on samarra lortzeko.

Itzulpena, jatorrizkoa baino zertxobait gordinagoa

- E.: Baliabideak ere behar dira, noski.